XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Goazen bigarrenarekin: Galdu ez duzuna zuk daukazu, adarrik ez duzu galdu, orduan badituzu.

Hau ez da egia.

Zein da bigarrenaren okerra?.

Azkenik eta L. Carrollen matematikako eta logikako lanen azkenengo erakusgarri bezala agertuko dizuegu paradoxa bat.

Nahiz eta oso ezaguna izan korapilatsua izaten zaigun paradoxa bat.

Nahiz eta oso ezaguna izan korapilatsua izaten jarraitzen du eta erakutsiko digu zuen trebetasuna...

Buruketa hau berak egiten duena baino ulergarriago emango badugu, paradoxa berdina da.

Hemen dugu mapa bat ordulari-ardatz desberdinak emanaz.

Bere planteamendua hau da: Momentu honetan Donostian hilaren 27ko arratsaldeko 8rak badira, denok badakigu Canariasen ordu bat guttiago dela, eta 7rak direla.

Baita egia da, Mexikokin 6 ordutako desberdintasuna dugula, ordu honetan Mexikon arratsaldeko ordubiak dira.

Alaskan 11 ordu gutxiago dira eta goizeko 9ak dira.

Antipodatan ezkerretik 12 ordu gutxiago direnez momentu honetan hilaren 27ko goizeko 8rak direla.

Ederto! Badakigu ere Italian momentu honetan gaueko 9ak direla.

Ordu bat aurretik doaz.

Indian 5 ordu aurretik doaz eta orain hilaren 28ko goizeko ordubata da, Japonen 8 ordu aurretik doazelako orain hilaren 28ko goizeko laurak dira eta horrela segitu berriro ere Antipodetaraino ailegatuko gara.

Horregatik paradoxa baten gaude.

Antipodetan (batera) momentu berdinean 27ko goizeko 8rak eta 28ko goizeko 8 dira.

Nola erabaki liteke paradoxa hau? Bere liburutan soluzio gabe uzten du.

Zuen soluzio guztiak onartuta izango dira.

Eta geureak hurrengo zenbakian emango ditugu.

Bukatu aurretik azken zenbakian jarritako problemaren ebazpena azaldu nahi dugu.

Gogora dezagun planteatzen genuen problema.